Kirola Maratoi erdian Espainiako marka jarrita duen Rocio Rios atleta omenduko dute martxoaren 27ko proban
Martxoaren 27an izango da Azkoitia-Azpeitia Nazioarteko XVII. Maratoi Erdia. 16:30ean hasiko da Azkoitiko Julio Urkijo kalean, Lidl saltokiaren aurrean. Lasterketan izena emateko epea zabalduta dago bai lasterketaren webgunean (http://www.sarralle.com/media-maraton/index.html ), bai kirol-dendetan. Hilaren 25eko gauean itxiko dute epea eta, beraz, lasterketaren egunean bertan, hilaren 27an, ez da izena emateko aukerarik izango.